lunes, 18 de marzo de 2013

Paula eta Aimar


Chillida


1924ko urtarrilaren 10ean jaio zen. Pedro Txillidaren eta Carmen Juantegiren hirugarren semea zen. 18 urterekin, 1942an alegia, ikasketak hasi zituen Madrilen. Urte gutxi geroago bere arkitektura ikasketei utzi zien, futbolean jokatzeko.

1942-1943 denboraldian, Real Sociedad taldean atezain aritu zen,Espainiako futbol ligako bigarren mailan, aita klubeko lehendakari zela. Denboraldi hartan Realak lehen mailara igotzea lortu zuen, baina Txillidak, beste jokalari batekin talka eginda, belauna txikitu zuen, eta bizi osoan izango zuen lesio haren ondorioz utzi egin behar izan zuen futbola. Orduan, 19 urte besterik ez zuela, artearen munduan murgildu zen buru-belarri.
1947an Madrilgo Arte Ederren Elkartean marrazten hasi zen. Garai hartan, marrazki naturalarekin etxekotu zen. Gero, berak esaten zuen bezala, ezker eskuarekin marraztea erabaki zuen, eskuina izan arren, erresoluzio figuratiboa bere trebetasun fisikoaren menpe izan ez zedin. Bere lehenengo pieza eskultorikoak garai hartakoak dira.


Paula eta Aimar 5D1.

No hay comentarios:

Publicar un comentario