jueves, 7 de noviembre de 2013

Lartaun Urruela



LIBURUA
Idazlea: Pello Añorga

Marrazkilaria: Jokin Mitxelena

Pello Añorga euskal idazlea da. Oiartzun, (Gipuzkoa), 1956ko martxoaren 3an jaio zen.
2008an haur eta gazte literatura atalean, Euskadi Literatura Saria irabazi zuen.


Istorioa mundu osoan gertatzen da . Pertsonaiak sugetzarra, txinparta eta izakiak dira.

LABURPENA:

Gaur egun ere, aspalditan bezala, egunak joan eta gauak etorri, gauza bat gertatzen da, gauza bat bakarrik: oso ilun gertatzen dela mundua, hau da, batere argirik gabe. Eta gertatzen da, poliki-poliki, ahultzen hasten direla izakiak, moteltzen eta ahitzen, erabat itzaliak sentitu arte, hitzik eta mugimendurik gabe. Belarrak eta zuhaitzak ez dira hazten gehiago, erreka ur jariorik gabe gelditzen da, hegaztia airerik gabe… denak  geldi, zirkinik egin gabe, zer egin ez dakigula, batere TXINPARTARIK gabe.

Nire iritzia: niri asko gustatu zait liburua, hau da zatitzo bat. “Eta, munduaren beste aldera igaro ziren denak”. Gomendatzen dizuet irakurtzea. Gustatuko zaizue

Lartaun Urruela 6. D1

No hay comentarios:

Publicar un comentario