jueves, 24 de octubre de 2013

Irantzu Larruskain



LIBURUA

IZENBURUA: Monster,gure maisua
IDAZLEA: Antton Dueso
MARRAZKILARIA: Antton Dueso
Antton Dueso 1962an jaio zen, Pasai Donibanen.Marrazkilaria eta argazkilaria da, idazleaz gainera liburu asko idatzi ditu haur eta gazteentzat. Bakar batzuk aipatzearren: Galtzontzilo galduaren bila; Muki berdearen sekretua; Hori da ipurdia!; Puzker gaua; Paskarin kulero-zikin; Matias Txipirogoitia jeneralaren sudurreko granoa; Marimuki, Kaixo Marimuki; Hildako baten txangoa; Hau ez da Baztan!...
Maisua, Peru eta Peruren lagunakdira pertsonaiak. Gela batean gertatzen da istorioa eta orainaldian gertatezn da.
LABURPENA: Peruren gelara irakasle berri bat etorri da. Itxura beldurgarria du: boxeolari sudurra, bekain sarriak, txima luzea, bizar itxia, ehun kilotik gorako gorputz baldarra, bi metroko altuera…Horrelako maisua izugarria gelara sartzen ikustean, dardarka hasi da Mikel. Eta are gehiago beldurtu da, maisuak lan-koaderno berria banatu eta ariketa bat egiten hasteko agindu dienean. Mikelek ez baitaki ariketa egiten. Gero, maisua gelatik atera da pixka batean. Eta Mikel han geratu da kaka eginda. Beldurrak akuilatuta, istorio izugarriak imajinatu ditu. Baina askotan gauzak ez dira diruditenak…
IRITZIA: Oso polita da eta dibertigarria.Gomendatzen dizuet liburu hau.Gehien gustatu zaidana abenturak izan dira.
IRANTZU  LARRUSKAIN              6 D1

Joane Hita



LIBURUA 
Izenenburua: Galtzerdi suizida
Idazlea : Mariasun Landa
Marrazkilaria: Antton Olariaga
Mariasun Landa Etxebeste (Errenterian, Gipuzkoa, 1949.ko ekainaren 5ean jaio zen ) Euskal Herriko idazlea da. 1982an argitaratu zuen bere lehendabiziko ipuina, “Amets uhinak”.
Ospetsua da, batez ere,  haurrentzat idazten dituelako ipuinak. "Galtzerdi suizida" eta "Krokodiloa ohe azpian" dira ezagunenak. Liburu asko plazaratu ditu, eta hainbat sari lortu ditu ere. Sarien artean, 1991.eanAlex” ipuinagatik Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria lortu zuen. 2003.eanKrokodiloa ohe azpian” narrazioagatik Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Saria lortu zuen.
Galtzerdia, arratoia eta mutil bat dira pertsonaiak.
Kalean eta mutilaren etxean gertatzen da istorioa, gau batean.
Laburpena
Orain dela aste batzuk gertatu zen, mutikoaren galtzerdia apurtuta zegoenez bere burua bota zuen laugarren solairutik. Paperontzi batean jusi zen eta amama batek paperontzietan begiratzen du eta galtzerdia hartzen du paperontzitik eta bere etxera eramaten du. Eta garbitzen du eta josten dio zuloa.          
Iritzia: oso polita da eta errekomendatuko nuke.

JOANE HITA VILLA 6D1

Haizea San Martín



Liburua
Izenburua: Ipuhinak
Idazlea: Josu Galdos
Marrazkilaria: Up! Art
                                                                                         
Josu Galdos Irunen jaio zen duela 31 urte eta lanbidez lorezaina da gaur egun. Oso gaztetatik idatzi izan ditu ipuintxoak eta olerkiak.  
 Pertsonaiak: Aitona Martxelo, Jaione ,Olatua. Arraina, Barrazkiloa, Amuarraina eta Izarretako mutikoa. Istorioak mendian, eskolan eta erreka batean gertatzen dira eta orainaldian gertatzen dira.
Laburpena: Beheko erreka, Olatua, Karakolaren bidaia eta Izarretako mutikoa
hementxe duzkazue denak liburu batean bildurik.                        
Lau  ipuin, lau amets. Irudimenak, ametsak bezala, ez du mugarik eta ipuin hauek irudimen eta lenguaia poetikoz beteak daude.
Irakurri ondoren, munduaz daukagun ikuspegia aurrerantzean ez da berdina izango.
Iritzia: Asko guztatu zait ipuina. Niri  batez ere, guztatu zaizkit pertsonaiak  eta abenturak. Niri gustatu zaidan zatitxo bat hau izan da: “Gure bizitza erreka bat bezalakoa da, erreka denak, gu bezala, ezberdinak dira, baina azkenean,
egun batean denok hil egingo gara, itsasora iritsiko gara”.                                                               
Haizea San martín

martes, 22 de octubre de 2013

LAGUN AMESTUA



LAGUN AMESTUA  

IDAZLEA: Enrique Pérez Díaz
MARRAZKIAK: David Rodríguez
ITZULPENA: Mari Eli Ituarte
Kubako itsasaldeko herriska batean, Hektor bizi da. Bere gurasoak banandu dira eta bere amona eta bere osabarekin geratu behar da.
Egun batean Hektorren osabak itsasora eraman zuen igeri egiten irakasteko, eta pelikano bat aurkitu zuen. Hurrengo egunean berriro joan zen eta han zegoen pelikanoa, eta bere laguna izatea erabaki zuen. Pelikanoa beti itzultzen zen ordu berean.

Egun batean Martika eta Zulema ezagutu zituen igerilekuan. Martikak, eskolako atsedenaldi guztietan,Hektorrekin jolasten zen printze eta erregetara, eta Hektor herensugea zen. Hurrengo egunean Martikak ez zion utzi herensugea izatea eta Margarita izan zen , orduan Hektor haserretu zen. Hurrengo egunean Hektor igerilekura joan zen eta Martika hurbildu zitzaion baina ez zion hitz egin.
Hektorren aitak deitu zuen, eta esan zion amonaren etxera joango zela, Hektor bere anai-arrebak ikustera eta ezagutzera joan behar zen. Hektorrek ez zekien anai-arrebarik zituela. Hektorrek bi anai-arreba zituen eta esan zuen gogo handi zuela ezagutzeko.
Batzuek esaten dute Martika ikaslerik onenetarikoa dela. Nota onenak ateratzen duela. Baina Aquilesi inork ez dio irabazten kirol arloan. Behintzat, hori da denak esaten dutena.
Egun batean Martikak esan zuen jolas bat egiteko. Kaxa bat zegoen, eta barruan opari bat zegoen. Kaxa itsasoaren hondoan zegoen. Hektor murgildu egin zen eta kaxa ikusten zuen, baina ere, Aquiles ikusten zuen. Martika oihukatu zuen, Aquiles itotzen dagoela eta Hektorrek beso batetik oratu eta ateratzea lortu zuen.  
Arratsaldero, Hektor, Martika eta Aquiles urrutira joaten dira. Beren txalupa San Anaren ibaiaren alboraino eraman eta paseo bat egiten dute.


Lagun ametsua

https://docs.google.com/file/d/0B_6rkM3vUWXPZDVjTFY0Q0pDOUE/edit?usp=sharing

jueves, 17 de octubre de 2013

Amaia Hernández



LIBURA
IZENBURUA: SAKOINEKO IZUA
IDAZLEA: R.L.STINE ( ROBERT LAWRENCE STINE)
MARRAZKILARIA: R.L.STINE 
Robert Lawrence Stine ( Columbus, Ohio, Urriak 8, 1943.) beldurrezko eleberrieen idazle bat da. Robert Lawrence Stine Manhattan-en
(New York) bizi da bere familiarekin.Stinek argitaratu du memoria bat  bere bizitzari buruz, izenburua “Ohio Ardoa: Nire bizitza idazle bezala”. Billy, Sheena, Doktor.D., Alexander, Showalter jauna eta Wickman andrea dira pertsonaia nagusiak.                  
Istorioa Karibeko uhartetxo batean gertatzen da udako oporretan.
                               
Laburpena: Billy eta haren arreba Sheena beren osaba doktor Deepekin daude Karibeko uhartetxo batean, oporrak pasatzen. Oso toki ederra ur azpiko
 mundua esploratzeko… eta Billy abenturatzailea da. Debeku bakarra dago: ez inguratu koralezko arkaitzetara. Baina arkaitzok hain dira toki ederrak eta lasaiak! Billyk ezin du etsi joan gabe. Baina uretan beste norbait dago. Zerbait dago zelatan sakon-sakonean. Zerbait iluna eta ezkataz betea. Arraina? Gizona?

Iritzia: Asko gustatu zait eta oso dibertigarria da. Misteriozkoa da eta ez dizuet dana kontatuko zuek deskubritzeko.
Hemen gustatu zaidan zati bat: - Itsas monstrua! - ohiu egin nuen. -Monstrua!- Orain sinistuko ote zidaten?.
Puntuazioa: 8,5 da.

AMAIA. H. 6.D.1                                       

jueves, 10 de octubre de 2013

Brais Vieites



LIBURUA
Izenburua: Hildakoen etxea  
Idazlea: Josh Dawes
Josh, anaia, aita eta Amanda dira pertsonaia nagusiak. Istorioa etxe batean gertatzen da eta 1 990. urtean gertatu zen.
LABURPENA:       
Amanda eta Josh etxe berri batera aldatu dira. Oso etxe estrainioa iruditzen zaie. Fantasmaren  bat ote du? Eta Dark Fallseko herria ere oso arraroa da.
Baina gurasoek ez diete sinisten. ´´Etsiko duzue emen´´´, esaten dute. ´´Adiskide berriak egingo dituzue.´´
Eta egia: egingo dituzte adiskideak, baina ez gurasoek uste bezalako adiskideak. Adiskide hauek….eternitate guztirako dira.
IRITZIA: Oso polita iruditu zait. Errekomendatzn dizuet liburu hau irakurtzea, abenturak ere oso dibertigarriak direlako eta pertsonaiak ere.
BRAIS                                        6D1